Barakaldoko saltokian jarduten duen beharginari “kaleratzeak salatzeagatik” ezarri omen diote zigorra.
LAB sindikatuak kanpaina abiarazi du IKEA multinazional suediarrak Barakaldon duen dendan, enpresak sindikalista bati “soldata jaitsi eta lanpostua aldatu” egin diola salatzeko.
Azken aldian enpresan gauzatu diren kaleratzeak salatzeagatik hartu omen du neurri hori Barakaldoko saltokiko zuzendaritzak. "IKEAk emakumea izateagatik, langilea izateagatik, sindikalista izateagatik, ama izateagatik diskrimatzen du", adierazi du sindikatuak.