Enpresa suediarrak 336 kilometro karratuko basoa erosi du Errumaniako ipar mendebaldean, Wall Street Journalek jakitera eman duenez.
Ikeak etorkizunean bere basoetatik hornitzeko asmoa dauka. Enpresa suediarraren ustez, baso propioa kudeatzeak abantaila asko dauzka, besteak beste, egurraren jasangarritasuna sustatzea, besteak beste. Ikearen webgunean “Egurraren maitale” bezala kontsideratzen dute enpresa.
Zenbait adituren arabera, basoak erostea ez dauka soilik “jasangarritasunarekin” zerikusirik: Biomasan oinarrituta dauden materialen eskaintza handitzen doan heinean egurraren prezioa igotzen doa. IKEA munduan egur gehien erabiltzen duen enpresetako bat da. ARGIAK argitaratutako artikuluan aditzera ematen denez, enpresa suediarrak 2020. urterako bere salmentak bikoiztu nahi ditu.
Errumaniakoaz gain, IKEA baso gehiagoren jabe ere bada: besteak beste, Estonia, Lituania eta Letonian, nahiz eta horien jabetza beste enpresa batzuekin partekatzen duen.
FSCk basoak erabiltzeko lizentziak kendu dizkio
Duela hiru urte jakinarazi zenez, IKEAk 600 urte zituen zuhaiztia erabili zuen altzariak egiteko Errusiako iparraldeko Kareliako eskualdean. Gertaerak zalaparta eragin zuen eta Stewardship Council (FSC) Gobernuz Kanpoko Antolakundeak IKEAri Karelian basoak ustiatzeko lizentzia kendu zion.