argia.eus
INPRIMATU
Ikatza, artzapezpikuari
  • Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak ikatza eramanen dio beste behin artzapezpikuari "herriarenak beharko luketen eraikinak Elizaren izenean jartzen segitzeagatik".

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko abenduaren 27a

Orain zortzi urte, ezustean, Nafarroan hasi zen Elizaren immatrikulazioen gaia hizpidea jartzen. Ondasunak bere izenean jartzen ari zela ikusita, horren kontrako plataforma bat sortu zuten; helburu dute "herriari" bueltatzea ondare hori. Jendea ari da ohartzen immatrikulazioen gaia zabaldua dela eta hori garrantzitsu jo du plataformako kide Jose Mari Esparzak. "Hori da lorpenik handienetakoa. Hasieran ematen zuen Nafarroako afera zela, ateoen kontua, baina argi geratu da gizarte osoari dagokiola".  

Nafarroako Parlamentuan talde guztiek arrazoia eman diete, baita UPNk ere. "Ohartu dira herrietan kristauak edo eskuinekoak izanik ere ez dutela onartzen betiko elizak beraienak ez izatea. Jendea haserretu da. Horregatik da horren inportantea zerrendak ateratzea. Nafarroako eskandalua sortu zen zerrenda lortu zutelako". 1080 inmatrikulazioen berri izan dute, baino, askoz gehiago badirela ere uste dute, baina, horien berri ez diete ematen. Justizia ministroaren menpe daude jabetzaren erregistroak.

1947tik aurrera immatrikulatutakoen zerrenda eskatua dago Nafarroako Parlamentuan. Hipoteka Legea frankismo garaikoa zen eta deigarria da: frankismoan Elizak debekatuak zituen gurtza tokiak. PSOEk, Podemosek eta Izquierda Pluralek hauteskunde programan argi jarri zuten immatrikulazioen afera birplanteatu egin behar dela. Azaldu dutenez, plataformaren ardura izanen da hori bete dezaten. "Europan badaude sententzia interesgarri batzuk; jendea kontzientziatzen segitu nahi dugu", esan dute. Hala, beste erkidegoetan ere plataformak sortu nahi dituzte. 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra