argia.eus
INPRIMATU
Ikasturte honetatik aurrera euskara ikastea debalde izanen da Bortzirietan
  • Euskarara doan bidea kanpaina abiatu du Bortzirietako Euskara Mankomunitateak; euskara ikastea unibertsala eta doakoa izatea ahalbidetuko duena. Bortzirietan errol­datua egon eta 16 urtetik gora dituztenei zuzenduta daude laguntza hauek, euskalduntzen, alfabetatzen eta euskara maila hobetzen ari direnei.

Erran .eus @erran_eus 2016ko irailaren 14a

Bortzirietako Mankomunitateak, bere gain hartuko du euskara ikasteko eskubide hori he­rritar guztien eskura egoteko ardura, betiere, ikasleek hainbat baldin­tza betetzen badituzte. Hala, gutxieneko bertaratze eta aprobetxamendu maila egiaz­­tatu beharko dute, eta euskaltegia bera arduratuko da horren jarraipena egiteaz.

Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen ustez "euskararen irakaskuntza errazteko babes instituzional eta konpromiso sendo hau eredu izaten ahal da Nafa­rroako bertze entitate ba­tzuek antzeko neurriak har ditzaten".

Bidenabar, helduaroan euskara debalde ikasteko eskubidea ziurtatuta arlo honetan gaztelaniarekiko desabantaila gaindi­tzeko bidean egon litezkeela uste dute. ­

Ho­rrez gain, pauso hau emanda, bertze he­rrial­de ba­tzuetan abian diren eredu aitzindari eta arrakastatsuekin bat eginen dute Bortzirietan. Erra­terako, badira urteak Katalunian katalana ikastea doakoa dela.

Albiste hau Erran.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.