argia.eus
INPRIMATU
“Ikastolaren garapena oztopatuz, euskararen biziberritzea gelditu nahi dute Beskoitzen”
  • Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...

Euskal Irratiak @euskalirratiak 2023ko azaroaren 17a

Manifestaldia eginen dute larunbatean "egoera jasanezina eta euskararen kontrako erasoak" salatzeko, Seaskaren eta Ikastolen elkartearen babesean. Euskal Herriko hainbat txokotik autobusak antolatu dituzte.

Mobilizazio handiaren atarian, Clemance Labrouche ikastolako gurasoa izan da Goiz Berri saioan.