argia.eus
INPRIMATU
Ikasleek etxean egiteko jolas eta ariketak prestatu ditu Gorputz Hezkuntzako irakasle talde batek
  • Etxetik atera ezin dugun arren, haur eta gazteek ariketa fisikoa egin dezaten hainbat proposamen biltzen dituen webgunea martxan jarri dute Gorputz Hezkuntzako irakasle ugarik.

ARGIA @argia 2020ko martxoaren 23a

Astelehenetan, dantza estilo ezberdinak; asteartetan, material birziklatuarekin egiteko jolasak; asteazkenetan, gorputz adierazpena; ostegunetan, puxikak erabiliz hainbat erronka; ostiraletan, etxeko materialekin malabarrak; larunbatetan, bilaketa jolasak; eta igandetan, erronka eguna. Bestelako gomendioak ere jaso dituzte.

Norbere etxean duen espazioaren arabera eta norberak gustukoen dituen jarduerak kontuan hartuz, egunero gorputza mugitzeko deia egiten dute irakasle hauek. Poliki-poliki, jarduera eta proposamen berriekin osatzen joango dira webgunea.