Orotara 7.000 lagun bildu dira Baionan, Seaskaren alde. Hauetan, 3.000 ikaslez gora, manifestazioaren buruan, danborrada burutuz. Heldu den urterako Frantziako Hezkuntza Ministerioak Seaskari bideratu nahi ez dituen 25 irakasle postuak lortzeko lehen mobilizazioa izan dute hau.
Ikasleek dute hezkuntza eskuratzen, eta ikasle horiek berek dute pairatzen hezkuntza txarra. Hori horrela, ikastoletan dabiltzan ikasleak atera dira karrikara, behar dituzten irakasle postuak aldarrikatzera.
Ipar Euskal Herrian barna diren ikastoletako 3.000 umez gora batu dira Baionako karriketan. Etxean eraikiriko danborra esku artean, klasean edota etxean behin eta berriz errepikatuz ikasiriko kantua abestuz, guraso zein irakasleak lagun, haurrak izan dira manifestazioaren buru. Kantuz eta dantzan, deusetaz beldur, baxoa euskaraz pasatzeko eskubidea aldarrikatzeko baliatu dute unea lizeokoek; gisa berean, kolegioetakoek, brebetarentzat. Ondotik dituzte helduak, sostenguz mobilizazioari juntaturik, aspaldian egin izan ez duten manifestazio zaratatsu baten parte. Orotara, 7.000 lagun elkartu dira Seaskaren aldarrikapena entzunarazteko. Danborradaren doinuari hitzak gehitu dituzte: "Deiadar bat bada Baionan, kasu kasu ikastola kexu; entzun gaitzakezu, hemen gira kexu, irakasle eskasa Seaskan!".
#kasuikastolakexu @argia pic.twitter.com/FxXhSC9Pot
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Postura eta determinazio argia du Seaskak: "Jakin dezatela 40 ala 50 ikasleko gelak ez ditugula onartuko". Manifestazio bukaeran, Mirentxu Ibargarai irakasleak Frantziako Hezkuntza Ministerioari luzatu abisua argia izan da. Heldu den urtean 240 ikasle berri gehiago ukanen dituztela, 25 irakasle postu gehiago behar ditu Seaskak. Hezkuntza Ministerioaren ordezkari den Pierre Barriere Pirinio Atlantikoetako ikuskariak jakinarazi duenez, ez die bat ere ez bideratuko. Joera hori salatzeko antolatu du danborrada. Aldarria entzunarazteko, mobilizazioa zaratatsua izatea nahi zuten. Horrelakoa izan da. Seaskaren beharrei elkor segituz gero, mobilizazioekin segituko dutela abisatu dute Ibargarai zein Paxkal Indo Seaskako presidenteak: "gure hezkuntza sistema defendituko dugu".
Goizean Kanbon, bake prozesuaren aldeko konferentzian egondako Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakaria ere egon da oholtza gainean: "Etorkizunari begira aritu gara han. Zuek zarete etorkizuna. Baina guri dagokigu zuen oraina segurtatzea".
Umeak zorionduz eta irakasle, guraso zein ikastoletako langileak eskertuz, bukatu dute mobilizazioa. Guztiak pozik, une azkar bat bizitu izanaz jabeturik eta dirudienez, mobilizaturik segitzeko indar gehiagorekin.
Haurrek entzunarazi dute @seaskaikastola ren eskakizuna: irakasleak behar ditugu. @argia pic.twitter.com/jxLbI2USJA
— Jenofa_B (@Jenofa_B) 2018(e)ko maiatzaren 4(a)
Hainbat ikaslek egin dituzte salaketak. Irakasleetako bat sare sozialen bidez ikasleei egindako jazarpenagatik eta sexu proposamenengatik salatu dute. Bigarrena, berriz, ikasgelan izandako jarrera desegokiengatik eta iruzkin sexistengatik. Hirugarrenari dagokionez, ikasleen... [+]
Batxilergoan tutore izan nuenetik ia 10 urte pasa direla elkartu naiz Uxue Juarezekin Ur Mara museoko Toureau etxolan (Alkiza), pagoez eta Koldobika Jauregiren eskulturez inguraturik. Autoritate segitzen du izaten niretzat Uxuek, baina beste zentzu batean orain. Aurpegian... [+]
Astelehen gauean su hartu du Donamartiriko (Nafarroa Beherea) ikastolako eraikin batek. Ez da zauriturik izan, baina kalte material handia eragin du suteak.
Irakasleek baxoko ahozkoa euskaraz egiten laguntzeko ekintza egingo dute. Soinean ahobizi eta belarriprest txapak eramango dituzte, ikasleei adierazteko “babes osoa” dutela euskaraz mintzatzeko azterketan.
Pascal Jocou eta Fabienne Etchegaray aurkeztuko dira Beskoitzeko hauteskundeen bigarren itzulian. Haritza Camblong-ek oraindik ez du zehaztu ekainaren 23ko bozketara aurkeztuko den. Fabienne Ayensak, Beskoitzeko aurreko alkateak, ikastolaren hitzarmenak eragindako desadostasunen... [+]
Seaskako Bernat Etxepare lizeoko ikasleek mobilizaziorako deia luzatu dute maiatzaren 17rako. Guztien arteko sarea irudikatzeko asmoz, ekimenen aipamena Interneten #EuskarazIkasiMatxinada eta #EuskarazBiziMatxinada traolekin zabaltzeko eskaera egin diete.
Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]
Herriko kontseiluaren gehiengoa lurrak ikastolari beste urtebetez alokatzearen alde agertu da, eta jarraian auzapezak dimisioa aurkeztu du. Ikastolako gurasoei eta Seaskari hitzarmen berri bat aurkeztekotan geratu da herriko etxea.
Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.
Haserre mintzatu da Peio Jorajuria Seaskako lehendakaria, Beskoitzeko Herriko Etxeak astelehenean hartutako erabakiarekin. 51 haur dituen ikastolarekin hitzarmena eten du auzapezak, eta sei hilabeteren buruan debekatuta izango dute bertan eskolak ematea. Gurasoek harridura... [+]
2.500 euskaltzale elkartu dira Seaskak eta Euskal Herriko Ikastolen Elkarteak deitutako manifestaziora. Herriko etxeak ikastolaren eraikin berria egiteko eskariari jarritako trabak salatu dituzte eta Beskoitzeko ikastolako haurrei babesa eman diete.
Ikastolak eraikina jaso nahi du herri lurretan eta herriko etxeak ezezkoa emana dio. Ikastolako eragileek salatu dute proiektuari baldintza arbitrarioak ezartzen dizkiotela eta hautetsiekin elkarrizketa izatea ezinezkoa dela. Manifestazio nazionalera deitu dute azaroaren 18an,... [+]
Egoera tirabiratsua bizi dute Beskoitzeko ikastolako gurasoek herriko etxearekin. Herriko gelak baliatzeko debekuak, baimen ezeztatzeak edota jantegi publikoan bazkaltzeko mugak...