argia.eus
INPRIMATU
Ikaslearen eskoteak “arreta galarazten zion” Galiziako irakaslea zigortu dute
  • "Boligrafoen zaratak eta Mariaren eskoteak arreta galarazten didate", esan zuen ikasleen aurrean Compostelako Unibertsitateko ekonomia irakasle Luciano Mendezek. Hainbat ikaslek jarritako salaketaren ostean, bi hilabetez lan eta soldatarik gabe zigortu dute.

Axier Lopez @axierL 2016ko abuztuaren 01
Irakaslearen jarrera matxista salatzeko ikasleen protesta Irakaslearen jarrera matxista salatzeko ikasleen protesta

Ikasleek segituan salatu zuten irakaslearen jarrera matxista, kalean eta klasean protesta eginez. Halere, Mendezek ez zuen esandakoa ukatu eta prentsara igorri zuen komunikatuan ikasleek erabiltzen dituzten zenbait jantzi "matematika klaseak hartzeko guztiz ezegokitzat" definitu zuen. "Joko arauak ala jaso dugun hezkuntzaren araberako patroi sexualak aldatu behar dira, bestela gehiegizko eskote batek ni asaldatzen jarraituko du", gaineratu zuen. "Niri berdin zait emakumearena ala gizonezkoarena izatea eskotea, baina emakumezkoen azalak gizonezkoenak baino gehiago galarazten didate arreta. Testosterona kontrolatzen zaila den hormona da", azaldu zuen beste komunikatu batean.

Protestaren bideoa La Voz de Galician ikus daiteke

Mendezen jarrera matxista salatzeko ikasleek egin zuten protestetako bat asko zabaldu da sarea sozialetan. Hainbat ikaslek kamiseta erantzi eta paparrean esaldi batzuk idatzi zituzten: "Gehiegizkoa zurea matxismoa da", "Nazka eta lotsa USCn" edo "Nire azal maskulinoa ez al zaizu gustatzen?".

Unibertsitateko Kontseilua jazarpen sexualari aurre egiteko eta hau saihesteko protokoloa lantzen ari dela zigortu dute irakaslea.