Leioako Ikasle Mugimenduak jakinarazi duenez, astelehen goizean “Leioako campuseko liburutegi atzean kokatuta dagoen eraikin bateko espazio huts bat okupatzea erabaki dute, ikasleen beharrei erantzuteko asmoz”.
Lehenago Campus bereko Gurutze Gorriko eraikina zuten okupatua, baina abenduan eraitsi egin zuen Ertzaintzak. Gaurko okupazioaren ondoren, Leioako ikasleei lokalaren defentsara batzeko dei egin diete, “lokala ikasleona eta ikasleontzat izan dadin”.
Mugimenduak jakinarazi duenez, “Unibertsitatearen aldetik bizi duten erasoen” testuinguruan dago ekintza hau: “Medikuntzako Asanblada kontseilutik botatzeko saiakera ugariak, Lan harremanetako Ikasle Asanbladak okupaturiko ikasle gela zein Gurutze Gorriaren indarraren bidezko desalojoak (eta azken honen eraispena). Argi dugu eraso guzti hauek elkarloturik daudela eta unibertsitateak instituzio bezala duen beste aurpegietako bat besterik ez dela”.
Zabaldutako agirian, Ikasle Mugimenduak unibertsitatean izan beharreko partehartzeaz ere hausnarketa egiten dute: “Argi dugu unibertsitatea ez dela espazio neutro bat zeina indar korrelazioaren bidez gure beharrei erantzuteko funtzionarazi dezakegun. Hau da, bertan ematen diren borrokek muga batzuk dituzte, eta hauen bidez ezin dezakegu egungo logika zein osotasunarekin apurtu. Dena den, epe labur batera begira erabaki taktikotzat jotzen dugu egungo markoaren baitan izan ditzakegun zirrikituak baliatzea, adibidez instituzio burgesa den unibertsitatearen baitan ikasle kontseiluak baliatzea kasu”.
“Baina aipatutako espazio horiek boteregune formal bezala ulertzen ditugu. Ondorioz, egungo markoaren baitan honen gaindipena eta suntsiketarako epe laburrean baliagarria izan ahal zaigunarekin batera, beharrezkoa deritzogu hauei kontrajarriko zaizkien boteregune errealen artikulazioa. Hau da, marko honetatik at kokatuko diren espazio autonomoen beharra”.
Mundu osoan zehar unibertsitateko ikasleek Palestinaren alde antolatzen ari diren protestetara batzeko deia egin du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Olatua AEBetan abiatu bazen ere, bost kontinenteetan egin dira kanpaldiak eta protestak azken asteetan. Palestinako ikasle... [+]
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]
EHUko Ibaetako campuseko Hezkuntza Fakultatearen “egoera larria” dela salatzen ari dira bertan irakasle ikasketak egiten ari diren ikasleak.
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Unibertsitatean sartzeko proba egingo dute laster Euskal Herriko milaka ikaslek. Lehia sustatu eta memorizazioa lehenesten duen proba dela salatu du Ikama ikasle mugimenduak: “Espektatiba eta desira jakin batzuk sortzen ditu ikasleongan, etorkizuna gure esku dagoela... [+]
Espainiako Gobernuaren unibertsitate lege berrian Euskal Filologia ezagutza arlo gisa Filologia Hispanikoen barruan jartzeko plana publiko egin zuenean, kontra agertu ziren hainbat banako eta kolektibo, horien artean Euskal Herriko Unibertsitatea bera.
Martxoaren 30eko greba egunean, Ikasle Abertzaleek deitutako manifestazioek kaleak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, "Enpresarien hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara" lelopean.