"Sistemari aurre egin!" lelopean ikasle greba deitu du Ikasle Abertzaleak ostegunerako. "Zapaltzaileek beren boterea matentzeko" egindako hezkuntza sistemaren kontra, eta batez ere LOMCE bezalako hezkuntza erreformen kontra egiteko deia zabaldu dute ikasleek.
Arratsaldeko manifestazioak ere jendetsuak izan dira. Hara Ba! atariak Twitter bidez zabaldu ditu Gasteizko kaleetako irudi hauek.
Hasi dute manifestazioa #SistemariAurre pic.twitter.com/m3KrEF1Q2j
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
Greba deialdiak "eragin txikia" izan du Euskal Herriko Unibertsitatearen hiru campusetan EHUk hedabideei bidailtako oharrak dioenez. Unibertsitateak goizeko piketeak nabarmendu ditu, baita zenbait pertsonak egindako pintaketak ere. "Unibertsitateak gaitzetsi egiten ditu ekintza horiek, helburu bakarra baita kalte materialak eragitea ondasun publikoetan eta epe laburreko oihartzun mediatiko eta propagandistikoa sortzea".
Jada amaitu dira manifestazioak lau hiriburuetan. @xletona Argiako kazetariak Iruñeko manifestazioaren amaiera grabatu du:
. @IAbertzaleak deituta Ikasleen mobilizazio jendetsua Iruñean Lomceren aurka egiten ari direna orain pic.twitter.com/PiOhkElwZQ
— Xabier Letona (@xletona) 2017(e)ko martxoak 23
Oso jendetsuak izan dira manifestazioak lau hiriburuetan. Gasteizen 18:00etan prentsaurrekoa antolatu dute Andramari Zuriaren plazan, "ikasle mugimenduaren kriminalizazioa" salatzeko. Bertaratzeko deia zabaldu dute ikasle guztiei.
Bilbon 4.000 ikasle inguru, Gasteizen 5.000, Iruñean 4.000, Donostian 3.000...!! Hego Euskal Herriko kaleetan #SistemariAurre pic.twitter.com/sgqkPkDrmG
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
#SistemariAurre | Manifestazioa eten du Ertzaintzak eta kotxeetaik jaitsi dira eta ikasleek eserialdi batekin erantzun dute. pic.twitter.com/G6bFEq1q84
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2017(e)ko martxoak 23
Milaka ikasle bildu dira eguerdian hiriburuetan egin dituzten manifestazioetara, eta beste eskualde ugaritan ere egin dituzte mobilizazioak. Azken asteetan gertakari izan dira unibertsitateetan, eta gaur ere poliziaren presentzia nabarmena da manifestazioetan. Ikasle ugari identifikatu dituzte.
Gasteiz, Iruñea, Bilbo... milaka ikasle kaleetan #SistemariAurre egiten pic.twitter.com/YUFQ9YuLU1
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
Poliziaren presentzia handia Gasteizen eta Iruñean, manifestazioen aurrean #SistemariAurre pic.twitter.com/Nlb0hGWZHN
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
@berria Abiatu da manifestazioa. Espainiako Poliziaren presentzia, itogarria. pic.twitter.com/c5nYv2SK3b
— Ion Orzaiz (@IonOrzaiz) 2017(e)ko martxoak 23
#SistemariAurre | Hasi da manifestazioa. pic.twitter.com/7Ul5HjUQIb
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2017(e)ko martxoak 23
[Bilbo] Manifestazio hasieran LOMCEren eta Heziberriren kontrako aldarrikapenak #SistemariAurre pic.twitter.com/tqn4kpFJD8
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
Unibertsitatetik ateratako zutabea Bilbo plazara iristen, ehundaka ikasle. #SistemariAurre pic.twitter.com/hQGnjXvdGa
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
[Donostia] Zutabe guztiak iritsi dira Ibaetako campusera. Manifestazioa hastear dago #SistemariAurre pic.twitter.com/UaKxYwiRkc
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
Jendetza biltzen ari da Bihotz Sakratuaren plazan #SistemariAurre pic.twitter.com/8LROCZScp2
— Buiaka! (@buiakainfo) 2017(e)ko martxoak 23
@EUNATEIKASLEAK denok iruñeara! #SistemariAurre pic.twitter.com/y2f7MaZpCo
— Askatasunako IA (@AskatasunakoIA) 2017(e)ko martxoak 23
[Gasteiz] Ertainetako ikasleen zutabea unibertsitatera iritsi da #SistemariAurre pic.twitter.com/pe9jbwC1Fy
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
Ikasle Abertzaleak grebara deitu ditu Hego Euskal Herriko ikasleak. Argudiatu dute hezkuntza honek "miseriara kondenatzen duela langile klasea". Gainera, adierazi dute azkenaldian hezkuntzan egiten ari diren erreformak, LOMCE, Heziberri eta EU 2020, ez direla "ikasleon mesedetarako". Horregatik, hezkuntza sistema honi aurre egin, eta eredu propioa eraikitzeko deia zabaldu dute.
Kaleak betetzeko asmoarekin, manifestazioak antolatu dituzte hiriburuetan 12:00etatik aurrera. Donostian Ibaetako kanpusetik abiatuko da, Bilbon Jesusen Bihotzetik, Gasteizen Bilbo plazatik eta Iruñean Antoniuttitik. Beste eskualde ugaritan ere mobilizazioak antolatu dituzte.
Grebaren deialdia zabaltzeko ekimen ugari egin dituzte aste guztian zehar, eta bezperan itxialdiak eginez hasi zuten greba eguna. Gaur goizean piketeak egin dituzte campus ugaritan. Leioan errepideak itxi dituzte ikasleek, eta Gasteizen bi ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak. Gasteizen greba arrakastatsua izaten ari dela zabaldu dute antolatzaileek. Leioan, berriz, EiTBk errektoretzaren hitzak jaso ditu, eta esan dute fakultateetan "normalitatez" ari direla jarduten.
Goizeko helburua beteta: kanpusa hutsik eta fakultateak itxita #SistemariAurre pic.twitter.com/osd2HKrXas
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
#SistemariAurre | #Gasteiz-ko Kanpusa 09:00ak direnean. Ikaslerik ez unibertsitatean eta fakultateak itxita. Arrakastatsua greba. pic.twitter.com/vUNanRO7O8
— Hala Bedi Irratia (@halabedi) 2017(e)ko martxoak 23
Bi ikasle identifikatu ditu Ertzaintzak #SistemariAurre pic.twitter.com/NpNiurdCxa
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
Piketeak hasi eta farmaziako fakultateko ateak katez itxita topatu dituzte #SistemariAurre pic.twitter.com/VdP6QsWcan
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
Piketeak Elurretara iristen ari zirenean seguratek atea itxi dute #SistemariAurre pic.twitter.com/cNhfMTC2A2
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 23
[Gasteiz] Letren fakultatean piketeetarako jendea biltzen hasi da #SistemariAurre pic.twitter.com/vLX8eiRlbf
— Topatu (@topatu_eus) 2017(e)ko martxoak 23
Fakultatez fakultate turnean; kazetaritzatik zientzietara #M23IkasleGreba pic.twitter.com/Ct3PsX2pAD
— Marijo Deogracias (@desplazatua) 2017(e)ko martxoak 23
[M23 GREBA]
— Leioatik! (@Leioatik) 2017(e)ko martxoak 23
Piketeak aurrera doaz. Bideak moztuta. pic.twitter.com/igYmQPiS1w
[M23 GREBA]
— Leioatik! (@Leioatik) 2017(e)ko martxoak 23
Ikasleak errepidea oztopatzen pic.twitter.com/vNs5P69M55
Gau bikaina pasa ondoren, esnatzeko ordua daukagu jada dj rodrigorekin!
— Biurdanako I.A (@BiurdanakoIA) 2017(e)ko martxoak 23
Gaur M23, ikasleak altxa! pic.twitter.com/Bzg0udfSfx
Oztopo guztien gainetik ikasleek asanblada hastea lortu dute, biharko grebaren inguruan hitz egiten orain. #SistemariAurre pic.twitter.com/Yu65iTQqWJ
— HARA BA! (@hara_ba) 2017(e)ko martxoak 22
"Alternatiba sozialista indartzera bidean" GKSk eta IAk eztabaidarako, hausnarketarako eta aldarrikapenerako espazioak antolatzeko beharra azpimarratu dute, eta horren baitan antolatu dute Gazte Topagune Sozialista. Ostegunetik hasita igandera arte izango da Altsasun.
Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]
Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]
Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]
Irailaren 27an epaituko dituzte 'Leioako 5ak', 2016an Leioako campusean izan zen ikasle mobilizazio baten harira. 45.000 euroko eta 40 urteko zigorrak eskatzen dituzte haientzat. Aste honetan ere mobilizazioak egingo dituzte, auzipetutako bost lagunen eskualdeetan nahiz... [+]
2016ko apirilean atxilotu zituzten Leioako 5ak, errepresioaren aurkako ikasle protesta batean. Zazpi urteren ostean izango da epaiketa, irailaren 27an, eta 39,5 urteko espetxe-zigorrak eta 45.000 euroko kalteordainak eskatuko dizkiete. Epaiketaren atarian, haietako birekin... [+]
Aurtengo edizioan Eskoriatza, Aretxabaleta eta Aramaio igaroko dituzte. Tailerrak, bertso-saioak, hitzaldiak, kontzertuak, eta abar antolatu dituzte hiru egunez. “Hausnarketarako eta formakuntza politikorako espazioa” izatea dela helburua azaldu dute.
Gazte Koordinadora Sozialistak eta Ikasle Abertzaleakek antolatu dute topagune sozialista. "Sozialismoaren kultura politikoa jaso, sakondu eta hedatzeko alternatiba sozialista eraiki behar" dela azaldu dute.
Selektibitatea hezkuntzaren elitizazioan sakontzeko mekanismoa dela salatu du Ikasle Abertzaleak antolakundeak. Bitarteko gutxien dituzten ikasleen heziketa prozesuan oztopo bat gehiago dela azpimarratu dute.
Martxoaren 30eko greba egunean, Ikasle Abertzaleek deitutako manifestazioek kaleak hartu dituzte Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, "Enpresarien hezkuntzaren aurrean, ikasle langileok borrokara" lelopean.
"Elite ekonomikoen araberako hezkuntza" dugula, eta enpresen eta hezkuntza zentroen arteko harremanak, jakintza-alor batzuetan jartzen den indarra, funtzio diziplinatzailea, kontrol sistemak… horren erakusgarri direla iritzi diote Ikasle Abertzaleek. Greba eguna... [+]
Martxoaren 30eko grebako propaganda egiten ari zela eraman dute atxilo Gasteizko ikaslea, asteazkenean. Ikasle Abertzaleak-ek elkarretaratzea egin du atxiloketa salatzeko. Ostegun goizean, berriz, lau ikasle identifikatu ditu Poliziak Ibaetako campusean.
2021-2022 ikasturtean ikasle greba deitu zuten Ikasle Abertzaleek, martxoaren 24an. Gasteizen 34 ikasle atxilotu zituen Poliziak, eta azken hilabeteetan EHUk gutuna helarazi die, espedienteak irekiko dizkietela jakinaraziz. Unibertsitatetik kanporatzeko arriskuan leudeke, beraz... [+]
Mugimendu Sozialistako bi kidek Poliziaren partetik jazarpen jarraitua pairatu dutela salatu dute. Irekita zeuzkaten prozesu judizialek etorkizunean eragin liezazkieketen balizko kalteen aurrean laguntza eskaini diete militanteei, trukean Mugimendu Sozialistari buruzko... [+]
Gasteizko campusean 34 ikasle atxilotu zituzten IAk martxoaren 24rako deitutako greban, eta "desordena publikoak" eragitea leporatzen diete. Urtarrilera bitartean deklaratu beharko dute.