argia.eus
INPRIMATU
Ikasle greba bateko istiluengatik bederatzi hileko kartzela zigorra ezarri diete sei ikasleri
  • 2014ko martxoko ikasle greban izandako kale istiluengatik ezarritako zigorra onartu dute seiek.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2017ko urtarrilaren 25a

Iruñeko lehenengo zigor epaitegiaren eskaera onartu dute 2014ko martxoan, ikasle grebaren testuinguruan, istiluak sortzea auzipetutako sei gazteek. Hala, bederatzina hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete, istiluak eragitea leporatuta. 

Hilak 27 zituenean, Ikasle Abertzaleak taldeak deituriko mobilizazio bat amaituta, istiluak sortu ziren Iruñeko hainbat kaletan, Alde Zaharrean. Besteak beste, harri jaurtiketa, zakarrontziak mugitzea eta bestelako higigarrien kontra ekitea leporatu diete.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra