argia.eus
INPRIMATU
Ikasle bat atxilotu dute 2016an Leioako Campusean izandako istilu batzuen harira
  • Leioako 6ak gisa bataiatu dituzten ikasleetako bat atxilotu dute ostiral goizean. 2016ko apirilaren 26an EHUko Leioako Campusean izandako mobilizazioetan istiluak izan ziren Ertzaintzarekin. Aipatutako sei ikasleak identifikatu eta inputatu zituzten. Ostiraleko atxilotua da deklaratzeko geratzen zen azken pertsona, eta orain epaiketa fasea hasiko da.

IƱaut Gonzalez de Matauko Rada @inautogdm 2019ko uztailaren 05
2016ko apirilean izandako istiluak. Argazkia: Eneko Ander.

2017an jaso zuten inputatuek derrigorrezko atxiloketa agindua. Ondorengo delituak inputatu nahi dizkiete: agintaritzari men ez egitea, agintaritzaren aurkako atentatua, desordena publikoak, minak lesioak eta irainak.

Ikasle Abertzaleek jakinarazi dutenez, Espaniako Poliziak Iruñerriko errepide kontrol batean atxilotu du ikaslea. Momentu honetan Iruñeko komisaldegian da deklaratzeko esperoan.