argia.eus
INPRIMATU
Ikasle autodefentsa sareak sortu dituzte batxilergoan, Aiaraldean, Tolosaldean eta Sakanan
  • Ebaluazio irizpideak bidegabeak direla salatu dituzte. Tolosaldekoa izango da sare zentrala.

Gorka Peñagarikano Goikoetxea 2019ko urtarrilaren 17a

Batxilergoan ezartzen diren ebaluazio irizpideekin ados ez, eta autodefentsa sareak osatu dituzte Aiaraldean, Tolosaldean eta Sakanan. Jakinarazi dutenez Tolosaldekoa izango da momentuz zentrala, ingurukoei babesa helaraziko diena. Problematika zehatzetan jarri dute fokoa: lehiakortasunera bideratutako ebaluazio sistema dela –unibertsitatera sartu ala ez baldintzatuko die notak– eta horrek estresera bideratzen diela, selektibitatean “dena” jokatzen dutelako. Horrez gain, gogoko ez duten materia asko ikasi beharra salatu dute.

“Elkartasunez antolatu” direla adierazi dute, eta ebaluazio irizpide horien aurka borrokatu asmoz sortu dituztela sare hauek: “Galtzeko gutxi dugunoi geratzen zaigun hautu bakarra da”.

Zabaldu duten komunikatua: