argia.eus
INPRIMATU
Ikasle Abertzaleak-ek “kalitatezkoa, doakoa eta unibertsala” den unibertsitatea eskatu du Iruñean
  • Tasak merketzeko, bekak hobetzeko eta kontrol sozialeko neurriak ezartzeari uzteko eskatu dute ikasleek ostegunean Iruñeko karriketan egindako manifestazioan. Ahotsa.info atariaren arabera, hainbat gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2020ko irailaren 25

Manifestazioa Iruñeko Foruen plazatik abiatu da, hezkuntzaren gaineko langile kontrola lelopean, NUPraino. 1500 lagun inguru hurbildu dira ostegunean, apirilean martxan jarri zuten "ondorioak ez ditzala langile klasea ordaindu" kanpaina bultzatzeko. 

Indar polizialen kontrol estuarekin eta osasun-irizpideak bermatuta, Arrosadia auzoa zeharkatu dute manifestazioan. Bertan izan da amaierako ekitaldia, eta hainbat adierazpen plazaratu ditu IAk: "Indarrak batuz eta elkarrekin borrokatuz bakarrik defendatu eta hobetu ditzakegu unibertsitateko langile klaseko sektore ezberdinen bizi- zein ikas-baldintzak".

Ahotsa.info atariak jaso duenez, mobilizazioaren amaieran hainbat gazte identifikatu ditu Espainiako Poliziak.