argia.eus
INPRIMATU
IKAPP, euskaraz trebatu eta Araba ezagutzeko jolasak
  • Euskara eta Araba ardatz dituzten IKAPP aplikazioak sortu ditu Gasteizko IKA euskaltegiak, Iametza interaktiboa enpresarekin elkarlanean. Galdera-erantzunetan oinarritutako hiru jolas dira.

ARGIA @argia 2015eko apirilaren 21

Askodakit: Euskararen ezagutza frogatzeko.

Zaharrak berri: Esaera eta esamoldeak ezagutzeko.

Araban: Araba ezagutzeko.

Aurrerago, IKA euskaltegiak aukera emango du puntuazioak lagunekin partekatzeko eta antolatuko dituen lehiaketetan parte hartzeko.