argia.eus
INPRIMATU
III. Sorgin Eguna egingo dute larunbatean Zugarramurdin

2010ko ekainaren 17a
Zugarramudiko kobako ekitaldia

400 urte dira Logroñon sorginen aurkako prozesua egin zutela, eta horri begira osatu dute aurtengo Sorgin Eguna. Urteurrena dela-eta berritasun batzuk ditu egunak. Horietako bat Sugarrenerdin performance akelarre garaikidea izango da. 22:00etan izango da herritarrek antzeztutako akelarreen ostean.

Egunez ere egongo da zereginik, eskulangileen azoka, tarota eta hitzaldiak izango baitira herrian. Horietako bat Mikel Azurmendik emango du 12:00etan, 1610 urteko epaiketaren makurrak izenekoa.