argia.eus
INPRIMATU
II. Mundu Gerrako Holokaustotik bizirik atera zen pertsona zaharrena hil da
  • 110 urterekin hil da Alice Herz-Sommer. Piano jolea zen, Pragan jaioa, eta bi urte eman zituen Terezineko kontzentrazio esparruan. “Baikortasunak eta diziplinak lagundu zidan kontzentrazio esparruan eman nituen bi urteetan bizirauten” zioen Herz-Sommerrek.

ARGIA @argia 2014ko otsailaren 24a
Alice Herz-Sommer, Holokaustotik bizirik atera zen pertsona zaharrena zena, 110 urterekin hil da. (Argazkia: kultura.gricni.com)

Praga inperio austro-hungariarreko parte zen garaian, alemanieraz mintzatzen zen familia juduan jaio zen Alice Herz-Sommer.  Hiriko “ghettoa” jasan zuen, naziek Txekoslovakia inbaditu zutenean, eta azkenean Terezineko kontzentrazio esparruan sartu zuten.

Bi urte eman zituen bertan. Terezinen 35.000 pertsona hil zituzten.

Konzentrazio esparruan musika sortzen jarraitu zuen Herz-Sommerrek, eta ondoren ere musikari profesional modura ezagutarazi zuen bere burua.