argia.eus
INPRIMATU
Bidasoan itotako migratzailearen ehorzketa laguntzeko diru bilketa hasi du Irungo Harrera Sareak
  • Yaya Karamogo gazte bolikostarra maiatzaren 22an ito zen Bidasoan, Ipar Euskal Herrira gurutzatu nahian. Uztailaren 13an lurperatu zuten Burgosko hilerri musulmanean.

Irunero 2021eko uztailaren 21a

Familiak baimena eman dio Irungo meskitari izapideak egiteko, gorpua Donostiatik eramateko eta ehorzketa antolatzeko. Kostua gutxi gorabehera 2.200 eurokoa da.

Kasu hauetan egin ohi den moduan, diru bilketa bat antolatu da eta Irungo Harrera Sareak dohaintzak biltzen laguntzeko deia zaldu du. Diru-ekarpenak IBAN ES17 3035 0059 8905 9011 4903 kontu-zenbakian egin beharko dira. Irungo Harrera Saretik azaldu dutenez, diru-sarreraren kontzeptuan YAYA FUNERAL erabiltzea garrantzitsua da. Irungo Harrera Sareak ekarpenen bitartez bildutako diru guztia meskitari emateko konpromisoa hartu du