Euskal Iheslari Politikoen Kolektiboko kide batzuk, Bidasoako muga zeharkatu eta Hego Euskal Herriko beren sorterrietara itzultzen hasiko dira larunbatean bertan, Arrangoitzen egin duten prentsaurrekoan adierazi dutenez.
"Zailtasunak ditugu oraindik gure kolektiboa osatzen duten kide guztiak etxeratzeko, baina aukera eskaintzen duten egoerei gaurdanik soluzioak ematen hasteko hautua egin dugu. Beraz, gaurko egunetik aurrera gure sorterrietako kaleak betetzen hasiko gara. Gaurtik aurrera gure sorterriko plazetan ere ikusiko gaituzue berriro", adierazi dute. 80 iheslaritik gorak hartu dute parte ekimenean.
Hamaika Telebistak prentsaurrekoa jaso du bideoan.
Iheslarien Kolektibotik adierazi dute, joan den ekainean Biarritzen aurkeztutako bide orria gauzatzeko ordua iritsi dela. "Zentzuzko deboran iheslari guztien etxeratze mailakatua" egitea dute helburu. "Argi dago Frantziak eta Espainiak oraindik ez dutela bat egiten guztiok irabaziko genukeen prozesu demokratiko baten egituratzearekin. Herri hau, errepresio eta biolentzian, iraganean, bizitzera kondenatu nahi dute. Alta, Euskal Herrian eta nazioartean, indarrak biltzen ari gara, egiten den urrats bakoitza 2atzeraezina izan dadin, eta aukera berriak ireki ditzan".
Kontsultatu prentsaurrekoan adierazi duten guztia.