argia.eus
INPRIMATU
Igor Uriarte aske utzi du epaileak eta urtebete eman dio bere egoera legeztatzeko
  • Astelehenean atxilotu zuten Urruñan Frantziako lurraldean egoteko debekua duela-eta. Preso ohiak epaitegian azaldu du ez zuela debeku horren berririk.

ARGIA @argia 2020ko urriaren 08a
Uriarte aske uztea eskatzeko elkarretaratzea Urruñan (arg.: EH Bai)

Ostegun eguerdian igaro da epaile aurretik Igor Uriarte Lopez de Bikuña Txopo preso ohi gasteiztarra eta auzia momentuan bertan ebaztea adostu dute. Frantzian egoteko debekua ezarri zioten, baina fiskalak azkenean ez du bere kanporatzea eskatu eta urtebeteko epea ematea proposatu du, bere egoera legeztatzeko.

Uriartek argudiatu du ez zuela debekuaren berri eta bere bikotekidearekin Urruñan bizi dela 2018an espetxetik irten zenetik, Hala Bedik jakitera eman duenez. Ziburuko azoka batetik itzultzen ari zela atxilotu zuten jendarmeek eta Baionako polizia-etxean eduki dute.

Epaiketa azkarra izan da eta defentsak zigorrik ez ezartzea eskatu duen arren, onartu du fiskalaren atzerapen eskaria. Hala epaileak urtebeteko epe hori eman dio, 2021eko iraila arte, eta aske utzi du.