argia.eus
INPRIMATU
Igor Suberbiola preso donostiarra kalean da
  • Igor Suberbiola (Donostia, 1979) euskal preso donostiarrak atzean utzi du Mont de Marsango espetxea (Okzitania, 234 kilometro), hamahiru urte preso pasa ostean.

Irutxuloko Hitza @irutxulo Beñat Parra @parrabenat 2021eko abuztuaren 06a
Igor Suberbiola aske (erdian, ikurriña eskuetan duela), bere gertukoez ingururatuta. (Argazkia: Hitza)

2008ko maiatzean atxilotu zuten Bordelen (Frantzia), Xabier Lopez Peñarekin, Jon Salaberriarekin eta Ainhoa Ozaetarekin batera. 2012an epaitu eta zigortu egin zuten Parisen, ETAko kidea izatea leporatuta. Eragindako sufrimenduaren aitorpena egin zuten Suberbiolak eta gainontzekoek epaiketan.

Arlesko espetxean pasa zituen lehenengo urteak, Euskal Herritik 750 kilometrora. 2018an, aldiz, Mont de Marsanera hurbildu zuten, Frantziako Estatuan euskal ordezkaritzarekin batera abiatutako prozesuan. Espainiako Auzitegi Nazionala Suberbiola Espainiara eramaten saiatu zen, Segiko kide izatea leporatuta epaitzeko, eta hamalau urteko kartzela zigorra ezarri nahi zioten horregatik. Frantziako epaitegiek, ordea, ukatu egin zioten.