argia.eus
INPRIMATU
Igor Meltxor, Ahoztar Zelaieta eta Aimar Uribesalgoren hitzaldiak Azkoitian
  • Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela Herriko Tabernan.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre 2017ko urtarrilaren 13a

Hauxe da Azkoitiko Zakela -n entzun ahal izango diren hitzaldien egitaraua:

- Urtarrilak 17a. Aimar Uribesalgo, "Giza historia ikuspuntu energetikotik".

- Urtarrilaren 24a. Igor Meltxor, "Ikerketa kazetaritza; bidegi, errauskailua...". Meltxorrek bi liburu hauek ditu argitaratuak azalduko duen gaiaren inguruan: “Gestión a la vasca. Chiringuitos, impunidad y soberbia” eta “Caso Bidegi. ¿A dónde ha ido a parar el dinero?”. Hemen duzue Alternatibak deituta 2016ko otsailean eman zuen hitzaldiaren bideoa (gazteleraz).

- Urtarrilaren 31. Ahoztar Zelaieta (gazteleraz), "Evasores morosos y millonarios vascos". Izenburu bereko liburua argitaratu zuen iazko urte amaieran. Bideo honetan duzue 2016ko maiatzean Gernikako Astran Kutxabanken pribatizazioaz eman zuen hitzaldia (gazteleraz).

- Otsailaren 7a. Aimar Uribesalgo, "Errefuxiatuei laguntzera joan eta geopolitikaren txotxongilo bihurtu".