Goikolea astero AL-Ma sara herri palestinarrean egiten diren protestaldietako batean parte hartzen ari zela atxilotu zuten Israelgo soldaduek.
Askapenaren brigadetan parte hartzen zegoen, eta italiar batekin eta bi palestinarrekin batera atzeman zuten, militarren aurka egin zuelakoan. Defentsak ordea, gazteak protestan bakarrik jardun zuela demostratzen duen bideo bat aurkeztu zuen Goikolea aske geratu zedin.
Libre geratu ostean, Madrilera bidali zuten hegazkin batean eta etxean da dagoeneko. Askapenak bere aldetik, erasoak eraso lanean jarraitzeko deia luzatu du: “Internazionalismoa behin eta berriz kolpatu arren, jakitun gara herriok elkar babesten eta elkarri laguntzen jarraitu behar dugula”.
Atxiloketa salatzeko, gaur 20:00etan Gasteizko Andre Mari Zuriaren plazan elkartuko dira.