argia.eus
INPRIMATU
Igeldoren desanexioa ofiziala da, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu du
  • Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak gaur argitaratu du Igeldo herrigunea Donostiatik bereizi eta udalerri banandu berri bat era­tzea onar­tzen duen dekretua (pdf).

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 18a
Igeldo, Donostia eta Usurbil arteko mugak (Iturria: GAO)

"Batetik, bideragarritasun ekonomikoaren baldin­tzari dagokionez, ondorioztatu da egiaztatua geratu dela Igeldo udalerri berria ekonomikoki bideragarria izango litza­tekeela, bere neurri bereko beste udalerriak diren moduan", dio dekretuak.

"Bestetik, herri onurako arrazoi iraunkorrei dagokienez, Estatuko Kon­tseiluak hainbat irizpenetan ulertu du, 2010eko mar­txo­aren 16ko 6/2010 Foru Dekretuan adierazi moduan, TATBeko 6 artikuluak aipa­tzen dituen herri onurako arrazoien zerrenda ez dela ­itxia, ­antzeko arrazoien aipua egiten amai­tzen duelako eta, hortaz, legearen interpretaziorako tarte bat zabal­tzen duelako. Herri onuraren kon­tzep­tua kon­tzeptu juridiko zehaztugabe bat da, egoera bakoi­tzean zehaztu behar dena".

"Horrela, 2010eko mar­txo­aren 16ko 6/2010 Foru Dekretuak herri onura foru araugileak Gipuzkoako Lurralde Historikoko lurralde antolaketako politikan dituen helburuekin identifika­tzen du. Eta ondorioz, adierazten du, Gipuzkoako Udal Barrutiak erregula­tzen dituen 2003ko mar­txo­aren 17ko 2/2003 Foru Arauak, ­hitzaurrean, honako hau diola: 'Gaur egungo udal mapatik abiatuta eta arrazoizkoa izan dadin helburu­tzat hartuta, argi dago foru erakundeek udalerri ezberdinak bategitea eta udalerri ­batzuk besteei atxiki­tzea bul­tzatu behar dutela, beti udalen autonomia ahalik eta gehien errespetatuta eta gizarte, ekonomia eta administrazio bizi­tza­ren alor guztietan dituzten baliabideen kudeaketa eraginkorrago izan dadin ahaleginduta, hartara zerbi­tzu hobeak kostu txi­kiagorekin ematearren gaur egun gizarteak eska­tzen duen bezala', eta baita honako hau ere: 'Udalerri berriak era­tzeko nahitaezko beharkizunak izango dira bertako herri zerbi­tzu­gin­tza hobe­tzeko behar beste ekonomia-finan­tza baliabideak eduki­tzea, ­gutxienez behar den biztanleria izatea eta egoki gara­tzeko adinako lurralde taxuera izatea'".

Herritarren borondateari men

Edonola ere, Igeldoko herritarrek bere nahia adierazi dute, bai 2013ko azaroaren 10ean egindako herri galdeketan bereizketaren aldeko jarrera eraku­tsiz, baita 1995 urtean egindako herri galdeketan nahiz tarteko urte guztietan eraku­tsi duten desanexioaren aldeko aldarrikapen tinkoan ere, eta horren aurrean, Diputatuen Kon­tseiluak uste du ezin diola entzun­gor egin herritarren borondatea errespeta­tzen duen erabaki baten zilegitasun demokratikoari eta borondate hori herri onurako arrazoi izan daitekeela.