"Igeldoar gisa, nahi al duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan?", galderari erantzungo diote igandean igeldoarrek.
Gure Esku Dago (GED) taldeak antolatu du herri galdeketa, hura abian jartzeko 203 igeldoarren (hautesleen %22,66) atxekimendua jaso eta gero, GEDk galdeketa protokoloan markatzen duena betez, prentsa oharrean diotenez.
Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00ak bitartera eman ahal da botoa, Igeldoko plazan jarriko duten hautes-mahaian. Emaitzen berri 21:00etan emango dute.