argia.eus
INPRIMATU
Igeldotarren %61, udalerri bilakatzearen alde
  • Galdeketara deituak zeuden 883 lagunetatik 637k bozkatu dute: 391 (%61,38) desanexioaren alde azaldu dira, eta 234 (%36,76) kontra. Hamar lagunek zuri bozkatu dute, eta bi bozka baliogabe izan dira.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 11
Desanexioaren aldeko hainbat igeldotar, emaitzekin gustura. (Aritz Sorzabal / Irutxuloko Hitza)

Gipuzkoako Diputazioak esan du emaitzak "oso kontuan" hartuko dituela. "Igeldotarrek argi eta garbi hitz egin dute", adierazi du Garbiñe Errekondo diputatuak. Diputazioak txosten bat prestatuko du, zein urrats eman aztertzeko.

Donostiako Udaleko zinegotzi Axier Jakak ere auzia aztertuko dutela esan du.

Itxas Aurre elkarteak jarri zuen abian desanexio prozesua, 1995ean.

Honela jakinarazi zituzten emaitzak. Bideoa Donostiako Piztu-k egina da.

Eta egunean zehar igeldotarren iritziak bilduz egindako bideoa.