argia.eus
INPRIMATU
Igeldo Donostiatik bereiztea onartu du Foru Aldundiak
  • Igeldo Donostiatik bereizi eta herri bihurtzea onartu du Foru Aldundiak. Gipuzkoako 89. herria izango da bihartik aurrera.

ARGIA @argia 2013ko abenduaren 17a
Desanexioaren aldeko hainbat igeldotar, azaroan egin galdeketako emaitzekin gustura. (Aritz Sorzabal / Irutxuloko Hitza)

Azaroaren 11n egindako galdeketan igeldoarren %61,38k udalerri bilakatzearen alde bozkatu zuten. "Foru Aldundiak lehen aldiz egin du, historian, herri kontsulta bat eta igeldoarren erabakia errespetatuko du", idatzi du Diputazioak Twitterren.

2015eko udal hauteskundeak egin bitartean, bederatzi lagunek osatutako batzordeak kudeatuko ditu herriaren eguneroko nondik norakoak.

PPko bozeramaile Ramon Gomezek dimititu dezan eskatu dio Juan Karlos Izagirre alkateari, eta PSEri eta EAJri dei egin die popularrek proposatuko duten zentsura mozioarekin bat egiteko.