"Igandeak pausa egunak dira, eta igandetan komertzio handiek itxirik behar dute izan". Lelo honekin, LAB sindikatuko 50 kide inguru elkarretaratu dira ekainaren 17 honetan Hazparneko Intermarché saltokiaren aitzinean.
Trakta banaketa egin dute erosleen artean, eta hiri barneko komertzio ttikiek jasaiten duen konkurentzia salatu, saltoki handien parean.
Igandetakoa lan bolondresa bada ere, nagusi ainitzek langileak behartzen dituztela lan egitera salatzen du sindikatu abertzaleak.
Hazparnek gainera badu berezitasun bat: Herriko etxeak ez zion baimenik eman Leclerc saltokiari igandetan irekitzeko, jadanik aski saltoki bazirelako igandetan irekiak.
Maider Voyer Hitta LAB sindikatuko permanentea:
Albiste hau Euskal Irratiek argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.