argia.eus
INPRIMATU
Igandean ospatuko da Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia
  • Ekainaren 1ean, igandean, Balmasedan izango da Euskal Eskola Publikoaren aldeko jaia. Bi ikastetxe publiko daude herrian eta Institutuko hiru ikaslek egin dute jaialdira joateko deialdia.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko maiatzaren 29a

Ekintzak lau gunetan banatuko dira: Mendia eskolan, San Juan plazan, Seberino Deuna enparantzan eta gazte eta kirol gunean. 11:00etan emango zaio egunari hasiera Mendia eskolan harrera ekitaldiarekin. Ondoren, egun osoan adin guztietako jendearentzat ekitaldiak izango dira eta musikariek herriko kaleak girotuko dituzte.

500 lagun baino gehiagok hartu dute parte jaialdiaren antolaketan. Igandean Bilbotik Balmasedara Fevek tren zerbitzu berezia eskainiko duela jakinarazi dute antolatzaileek. Kotxez gerturatzen direnentzako ere aparkaleku bereziak izango dira, Institutuan eta Feveren tailerretan.

Euskal Eskola Publikoaren aldeko kantua ere egin dute. Aitor Arrutia bertsolariak hitzak jarri dizkio abestiari, eta Siroka taldeak musika. Hemen ikusgai bideoklipa: