argia.eus
INPRIMATU
Igandean Gladys del Estali omenaldia egingo diote, erailketaren 43. urteurrenean
  • Ostiralean, ekainak 3, 43 urte beteko dira Jose Martinez Salas guardia zibilak Gladys del Estal ekologista donostiarra buruan tiro bat jota hil zuenetik. Tuteran izan zen hilketa, zentral nuklearren eta Bardeako Tiro Poligonoaren kontrako mobilizazio baten jazarpen polizialaren ondorioz.

Xalba Ramirez @xalbaram Irutxuloko Hitza @irutxulo 2022ko ekainaren 02a
Jende andana bildu da Gladys del Estal FerreƱoren omenaldian.

Urteurrena dela eta, Eguzkik eta Gladys Gogoan kolektiboak aurten ere ohiko omenaldia antolatu dute Gladys Enean. Datorren igandean izango da, ekainaren 5ean 12:00etan parkeko atea nagusian.

Lagunek kaleratu duten oharrean honela azaldu dute ekitaldia: “Guk Gladys ez dugu gurtzen, amabirjina edo santu laiko bat balitz bezala. Guk Gladys gogoratzen dugu. Eta gogoratzen dugu gure laguna, gure kidea izan zelako, eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahanzterik ez dagoelako. Aitortza ofizialik, gainera, ez da iristen”.

Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren azken urteotako urratsak begi onez ikusten badituzte ere, oraindik ez dela inongo aitortzarik gauzatu salatu dute: “Iritsi ala ez, Gladysek inoiz ez du herritarron aitortza faltan izango”.

Beste bi ekitaldi

Beste bi ekitaldiren berri eman dute Gladys Gogoanetik. Lehena, urtero Tuterako lagunek antolatzen duten omenaldia: ekainaren 3an 20:00etan Ebroko zubian. Bestea, ekainaren 3an, 12:30ean Donostiako Informatika Fakultatean antolatu duten liburuaren aurkezpena.

Bestetik, gogoratu dute, gaur gauean 21:55ean ETB1en jarriko dutela Ez, eskerrik asko Gladys del Estali buruzko dokumentala.