argia.eus
INPRIMATU
Igandean EHZri buruzko saioa webgunean
  • Ostiraletik hasi eta igandera bitartean EHZ festibala izango da Lekornen. Igandean saio berezia egingo dute Kanaldudek eta Euskal Irratiek elkarlanean, eta ARGIA.eus-en zuzenean ikusi ahal izango da.

ARGIA @argia 2015eko uztailaren 03a

Kanalduderen oharra:

EHZk 20 urte, 20 urtez sortzen, gogoetatzen, esperimentatzen.

Lehen urtetik beretik, festibala gune bikaina izan da hortarako. Hor dira indartu baso berrien pratika, lekuko ekoizpenen zuzenezko erabilpena, hondakinen bereixte heziketa, irratigintza eta bideogintza saileko ariketak, etabar.

Horrezgain, EHZ festibala laguntzaile bakoitzaren auto eraikuntza eta arduradun gaitasuna ahalbidetzen duen izugarriko tresna bat izan da eta segitzen du izaiten, laguntzaile belaunaldi osoak herriaren aldeko atxikimenduari eta antolaketa orokorrari inplikatuz. Edugarri da ere ohartzea transmisio kateak segitzen duela eta belaunaldi bakoitzak proiektua bere ganatzen duela interes kolektiboaren izenean...

Lekorneko Garroa jauregiaren aitzinetik eskainiko duen zuzenezko emanaldiaren bidez Kanaldudek hitza emanen du EHZ festibala egin eta egiten duteneri, ardurak eta arriskuak hartu dituzteneri, besta egiten jakin izan duteneri... Hitzen artetik, lekuan berean izanen den giroa jastaraziko dute.

Emankizunaren iraupena: Ordu bat

Hedapena hasten da: Eguerdiko 13:00etan