argia.eus
INPRIMATU
Igandean egingo dute Martxoaren 3ko filman parte hartzeko castinga
  • Hurrengo hilabeteetan grabatuko duten filmak 17 eta 65 urte bitarteko herritarrak behar ditu estra paperak egiteko.

Hala Bedi @halabedi 2017ko irailaren 01a

Hamazazpi urte baino gehiago eta 65 baino gutxiago dituzu? Gasteizko data esanguratsuenetakoa gogoratzeko filmean parte hartu nahi duzu? Memoria historikoan zure alea jarri nahi duzu? Baiezkoa bada, azkar ibili beharko zara asteburu honetan. Izan ere, Martxoaren 3a gogora ekarriko duen pelikula hasiko dira grabatzen datozen hilabeteetan, baina hori baino lehen taldea osatzeko gasteiztarren beharra dute ekoizleek.

Pelikula guztiek bezala, Victor Cabacok zuzenduko duen film honek ere estrak beharko ditu. Horretarako, igande honetan, irailaren 3an, kasting bat egingo dute Arabako hiriburuan. Guztira, 600 estren beharra izango dute, besteak beste, asanbladak, manifestazioak, lantegietako batzarrak… irudikatzeko. Urriaren 9an hasiko dira filma grabatzen eta ahalik eta errealena izateko, gertaeren leku originaletan hasiko dira lanean. Txabe Atxak zuenduko du kastinga.

Baldintzak:

  • 17 eta 65 urte bitartean izatea.

Ordutegia:

  • Irailak 3, igandea. 10:00 – 14:00 edo 16:00 – 18:00. Zumakera ibilbideko 41. zenbakiko 4. pabilioian.

Informazio gehiago eskainiko dute castingvitoria3demarzo@gmail.com email kontuan.

Albiste hau Hala Bedik argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.