Igande honetan hasiko da Zuberoako maskaraden aurtengo denboraldia. Lehen emanaldia Larrainen izango da, bera baita 2010eko egitarauaren antolatzailea. Igandekoa gainera, etenik gabeko saioa izango da. Izan ere, barrikada hausteak eta ikusgarria, biak izango dira goiz partean. Gamere, Ligi, Atharratze, Eskiula, Muskildi, Arrokiaga, Altzürükü, Altzai, Santa Grazi, Aloze, Barkoxe eta Urdiñarbe bisitatu ostean, Larrainera itzuliko dira apirilaren 18an.