argia.eus
INPRIMATU
Idoia Mendiak euskarari buruz egindako adierazpenek haserrea eragin dute
  • Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak adierazpen polemikoak egin ditu Radio Euskadin euskararen normalizazioaren inguruan. Berehala zabaldu ziren haren zenbait esaldi sare sozialetan eta euskaldun askoren haserrea eragin dute. #EskerrikAskoIdoiaMendia traolarekin erantzun dute zenbaitek.

ARGIA @argia 2015eko apirilaren 01a
Idoia Mendia PSEko idazkari nagusia artxiboko irudi batean.

Mendiak esandakoen artean, honelako esaldiak daude: "Euskara gauza oso intimoa da. Zuk aukeratzen duzu zein hizkuntzatan adierazten zaren, hori horrela da" edo "elebakartasuna inposatzen saiatzen ari dira".

Euskaldun askok sare sozialen bidez adierazi dute PSEko buruarekin desadostasuna. Bilduma osatu dugu.