argia.eus
INPRIMATU
Idoia Mendia (PSE): “Lau hilabete daramatzat karguan, ez dakit ezer gehiago”
  • PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiaren esanetan Mikel Cabieces buruzagi sozialistak ziurtatu omen dio alderdiko inork ez ziola eskatu Mario Fernándezi “Kutxabanken kontratazioa”.

Urko Apaolaza Avila @urkoapaolaza 2015eko otsailaren 04a

Mendiak eskatu du fiskaltzari bere lana egiten uzteko: “Nik lau hilabete daramatzat karguan, ez dakit ezer gehiago”.

Baina orduan, zeren truke jarri zion Fernándezek hilean 6.000 euroko soldata Cabiecesi? Hori da askok gaur egiten duten galdera, bi pertsona horiek euren alderdiekin zuten harreman politiko estua ikusita.

Kutxabankeko ordainketa bidegabeen kasuaren atzean EAJ eta PSEren arteko itun bat egon zitekeela dioten susmoen aurrean, EAEko sozialisten buruak gogorarazi du Cabieces Kutxabankeko administrazio kontseiluan sartu zenean bi alderdien arteko harremana oso gaiztoturik zegoela eta “nazionalistek” PPrekin Kutxen Legea hitzartu zutela.