argia.eus
INPRIMATU
Ibon Iparragirre preso gaixoak zigorra etxean betetzeko eskaria aztertuko du NBEk
  • Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak tramiterako onartu du Torturaren aurkako Profesionalen Topaketak –Euskal Herriko eta Argentinako juristak eta bestelako profesionalak biltzen dituen elkarteak– egindako eskaria, Ibon Iparragirre preso ondarroarrak etxean bete dezan zigorraldia amaitzeko falta zaion denbora. Hiesa du Iparragirrek, eta gaixotasuna oso aurreratuta dago. Hori dela-eta hiltzeko arriskuan dagoela argudiatu dute eskatzaileek.

ARGIA @argia 2016ko irailaren 13a
Iparra Galdu Baik plataformako kideak, presoen aldeko manifestazio batean (Arg.: turrune.com)

Ondarroako Iparra Galdu Baik plataformak eman du NBEren erabakiaren berri. Iragarri dutenez, hedabideen aurrean azalduko dira irailaren 15ean, gaiari buruzko xehetasun gehiago emateko.

Iparragirreri espetxealdi arindua eman zioten 2011n, baina 2014an berriro atxilotu zuen Ertzaintzak, eta harrezkeroztik espetxean da. Alcalá-Mecon dago gaur egun.