argia.eus
INPRIMATU
Ibon Areso ostiraletik Bilboko alkate
  • EAJko zinegotzi Ibon Areso ostiralean Bilboko alkate izendatuko dute, ezohiko plenoan. EAJk ziurtatua du Aresoren hautaketa, 29 eserlekutik 15 edukita.

Ane Lusarreta 2014ko martxoaren 28a
Ibon Areso erdian, Andoni Ortuzar eta Itxaso Atutxaren artean. (Arg: Libertad Digital)

Bilboko udalean 23 urtez izan da zinegotzi eta hirigintzako delegazioan ere lanean aritu da urte luzez.

1979tik Bilbok izan dituen alkate guztiak EAJkoak izan dira eta Areso zazpigarrena izango da.

Aldaketak Bilboko gobernuan

Bilboko alkate berria izango denak Udal gobernu taldean zenbait aldaketa egingo dituela iragarri du, eta Ibone Bengoetxeari pisu politiko handiagoa emango dio: Alkateorde izendatuko duela esan du, udaleko EAJko bozeramaile izango da eta kontratazio mahaiko buru ere bai. Orain arte Aresoren funtzioak ziren horiek guztiak.

Bestalde,  hirigintzako delegazioan Aresok zuen postua Eduardo Maizek beteko du, eta Maizek Gizarte Ekintza sailean zuena Juan Felix Madariagak.