argia.eus
INPRIMATU
Ibilgailu kutsatzaileenek ezingo dute Bilbo erdigunera sartu lanegunetan
  • 2006ko urtarrila baino lehen matrikulatutako gasolinazko autoei eta 2015eko iraila baino lehenagoko dieselei eragiten die neurriak. Udalaren arabera, orain hirian dabiltzan kotxeen erdia dira. Salbuespena izango dira egoiliarren ibilgailuak.

ARGIA @argia 2023ko urriaren 27a
Bilboko erdigunearen mapa Bilboko Udalak prentsari pasatutako argazkia

Airearen kalitatea hobetu eta mugikortasun arazoak arintzea da xedea, Bilboko Udalaren esanetan. Hiriaren erdigunea, Autonomia kaletik itsasadarrera mugatuta, emisio txikiko eremu izendatu dute. Bertara sartzea debekatutako izango dute "ibilgailu kutsatzaileek eta oso kutsatzaileek", hau da, 0, ECO edo C ez diren guztiek. Espainiako dekretu baten arabera, A zigilua daramaten ibilgailuak "oso kutsatzaileak" dira, eta B zigiludunak "kutsatzaileak". 

Beraz, neurriak eragiten die 2006ko urtarrila baino lehen matrikulatutako gasolinazko autoei eta 2015eko iraila baino lehenagoko dieselei k. Udalaren arabera, orain hirian dabiltzan kotxeen erdia horiek dira –neurria betetzetik salbuetsita egongo dira egoiliarrak–.

Lanegunetan soilik izango du eragina araudiak, 07:00etatik 20:00etara hain zuzen.