Errigora egitasmoaren eskutik sortu zuten Agerraldia 2019an. Ibil Bedi talde nafarrak osatu die kantua.
Errigora elkarteak elikadura burujabetza eta euskara lotzen ditu. Nafarroako hainbat elikagai saltzen ditu eta euskararen inguruan lanean ari diren eragileentzat dirua jasotzen du. 2019ko udazkenean egitasmo berri bat abiarazteko xedea plazaratu zuen Errigorak: Agerraldia. Honela aurkeztu zuten proiektu berria: "Agerraldia euskara herriko plazetara ekarri nahi duen ekimena da. Jaio da Nafarroako hegoaldean eta erdialdean euskalgintzaren eta euskaltzaleen beharrak asetzen laguntzeko beste modu batean: formazioa, finantziazioa, bitartekoak emanez... Erronka da euskararen ezagutza erraztea, erabilera sustatzea eta euskararen presentzia handitzea ildo desberdinetan: kulturan, aisian, kirolean, alor sozioekonomikoan eta instituzionalean".
Ibil Bedi taldeak egin die kantua. Hona hemen "Agerraldia" abestia entzungai: