Aeolus ontziak astelehenean eman zuen isuriaren abisua. Konpondu artean, gertaturikoa ikertzen ari da fiskaltza.
Iberdrolak pleiteatutako Aoelus ontziak 16 kilometroko hidrokarburo isuria izan du Bretainiako Saint Brieuc badian. Itsasontzia instalazio eoliko bat eraikitzeko indusketa lanak egiten ibili da maiatzetik, eta astelehean jakinarazi du 100 litroko jario bat izan duela. Gertatua konpotzeko moduen bila ari dira ordudanik.
Hidrokarburo orbanak 16 kilometro luze eta 2,8 kilometro zabal ditu. Cleanseanet sateliteak ikusi du lehen aldiz, eta Frantziako aduanaren hegazkin batek ikuskatu ondoren, Atlantikoko Itsas prefekturak komunikatu bidez baieztatu ditu datuak.
Prefekturak astelehenean jaso du Aoelusek jasandako matxuraren abisua, eta Sapeur laguntza-ontzia bidali du kutsadura gelditzeko bitartekoekin. Gaur helduko da isuria dagoen lekura. Bitartean, ezbeharra eragin duen ontzia astearte goizean eraman dute Herbeheretako portu batera, indusketa egiteko ekipoen azterketa gauzatu eta konpontzeko asmoz. Bresteko fiskaltzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa aztertzeko.
Aeolus Iberdrolaren filiala den Van Oord enpresaren ontzia da, eta aurten hasi ditu lanak Saint Brieucen egingo den parke eolikoan. Ibredrolak azaldu duenez, ainguratzeko bernoen instalazioarekin hasi dira, eta horretarako erabili dute Aeolus ontzia. Parke eolikoaren proiektua Ailes Marines enpresak bideratutako obra da, eta kostatik 16,3 kilometrora dago kokatuta. 2023 urtean bukatuko da eraikuntza.