argia.eus
INPRIMATU
Iberdrolaren kontrako salaketa jarri du Ekologistak Martxan-ek, zuhaitzak baimenik gabe mozteagatik
  • Mañuetan, Ebro ibaiaren ertzean linea elektriko bat jartzeko proiektuaren baitan burutu ditu enpresak mozketak. Proiekturako baimena ukan arren, ez zuen zuhaitzak mozteko baimenik.

ARGIA @argia 2022ko irailaren 02a
Ekologistak Martxan-en irudia.

Abuztuaren 22an ohartarazi zuten Mañuetako herritarrek Iberdrola ari zela Ebro ibaiaren bazterreko zuhaitzak baimenik gabe mozten. Horren harira jarri du salaketa Ekologistak Martxan taldeak, Alea.eus-ek jakitera eman duenez.

Trantsizio Ekologikoko Espainiako Ministerioak linea elektrikorako baimena eman badio ere, inguruko zuhaitzen mozketari buruzko debekua ageri da ministerioak plazaraturiko txostenean. Ekologistak Martxan-ek proiektuaren zehaztapenak ez betetzea leporatu dio Iberdrolari.