argia.eus
INPRIMATU
Iberdrolako zentraletik hainbat egunez “ke horixka” isuri dela salatu du Santurtziko Udalak
  • Eusko Jaurlaritzari kexa azaldu dio Santurtziko Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailak, abuztuan hainbat bider "ke horixka" isuri duelako Iberdrolak herri horretan duen ziklo konbinatuko zentraleko tximinia nagusiak.

ARGIA @argia 2020ko irailaren 01

Udalak kezka adierazi du Iberdrolako zentralak isuritakoa kutsagarria izan daitekeelakoan eta ke horren arriskua ikertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, baita horren inguruko informazio gehiago ere. Azaldu duenez, abuztuan makina bat bider ikusi dute "hori itxurako kea" tximiniatik irteten; horrek herritarren artean ere ezinegona sortu du.

Santurtziko zentral termikoa Iberdrolak eraiki zuen 1970ean eta 2005etik ziklo konbinatuko talde batekin funtzionatzen du; 440 MW-ko potentzia dauka eta kanpoan erauzitako gas naturala dauka energia fosil iturri nagusi.