Larunbatean Iberdrolak Bilbon antolatutako lasterketa eten zuten Garoñako zentral nuklearraren aurkako aktibistek. Garoñaren aurkako forokoek idazki ironiko hau argitaratu dute etena azalduz.
Hala eta guztiz ere, Foroarentzat Iberdrolak hartutako neurriak ez dira nahikoak eta hori islatu nahi izan dute bapatean lasterketan modu baketsuan sartu diren hainbat pertsonak. Pertsona hauek Garoñako Santa Mariaren behin betiko itxiera eta eraispena eskatu dute Garoñaren Kontrako Foroaren izenean. Izan ere, benetako istripua gertatzekotan, gizakiongan eta ingurumenean izango lituzkeen ondorioak ikaragarrizkoak izango lirateke. Istripu nuklear baten aurrean, dena ez da izango abiadura eta prestakuntza kontua.