Ehun pertsona inguru bizi dira Olarizu auzoko etxe okupatuetan, 30 bat ume tartean. Hala Bedik jakinarazi duenez, Iberdrolako langileek argiaren kable-sarea kendu eta eraman dute.
Ostegun goizean, Iberdrolako teknikariak agertu dira Olarizu hiribideko etxe okupatuetan. Udalaren baimenarekin ura moztu eta argiaren kable-sarea eraman dute, etxeak argindarrik gabe utziz. Ehun pertsona inguru bizi dira bertan, familia ugari tartean. Mozketa gertatzean bizilagunak kontzentratu egin dira eta Ertzaintza agertu da, baina ez da istilurik egon.
Udaletxearen asmoa Olarizuko etxe okupatuak eraistea da, aurretik adierazi izan duenez. 21 Zabalgunea udal hirigintzarako sozietatea da etxebizitzen jabea, desjabetze prozesua burutu ostean.
Mozketa salatzeko mobilizazioa deitu dute Olarizuko etxeetako bizilagunek. Ostiralean Plaza berrian kontzentrazio zalapartatsua egingo dute, udaletxearen aurrean.