argia.eus
INPRIMATU
Iberdrolak 2.075 milioi euroko irabaziak izan ditu lehen seihilekoan, iaz baino %36 gehiago
  • Aurten 4.200 milioi euro irabaztea espero du Iberdrolak eta Ibex35ean gehien irabaziko duena izatea.

Maddi Viana Zubimendi @maddi76_ 2022ko uztailaren 28a
Iberdrola dorrea. Argazkia: Wikimedia Commons.

Iberdrolak %36 gehiago irabazi du lehen seihilekoan aurreko urtean baino. Aurten guztira 4.200 milioi euro irabaztea espero du. Enpresak ziurtatu du 2.075 milioi euroko irabaziak atzerrian egindako negozioen hazkundeak bultzatu duela eta Espainia mailan ere asko irabazi duela, nahiz eta %26 jaitsi. 

Argindarraren prezioa 2019an 47,71 €/MWh-koa zen. 2022ko ekainean 169,6 €/MWh-koa izan da. Horri bota dio errua Iberdrolak, hori dela Espainiako irabazien jeitsieraren errudun ziurtatuz. Baina nazioartean egindako negozioek jaitsiera “orekatu” egin duela nabarmendu du enpresak.

Nazioarean AEBn, Brazilen eta Erresuma Batuan egindako inbertsioek bultzatu dutela hazkundea adierazi du enpresak.

Elektrizitate enpresei zerga
 
Hilabete honetan bertan jakinarazi du Espainiako Gobernuak zerga ezarriko diela elektrizitate enpresei. Pedro Sánchez presidenteak adierazi zuen “Gobernu honek ez du ahalbidetuko askoren sufrimendua gutxi batzuen probetxua izatea”. Iberdrola España-ko lehendakariordea eta sozialistekin Madrilen zinegotzia izandakoa den Antonio Miguel Carmonak ziurtatu zuen zerga horrek gasa eta petroleoa darabilten enpresei ezarriko zaiela. Nahiz eta Sánchezek bere hitzaldiak elektrizitate enpresak ere tartean sartu.
 
Mexiko, bertan behera
 
Iberdrolak, aldi berean, 1.200 milioi dollarreko inbertsioa bertan behera utzi du America Economía aldizkariaren arabera. Tuxpan izeneko udalerrian eraiki behar zuen enpresak elektrizitatea sortuko zuen instalazioa ekainaren 30ean ordea, Andrés Manuel López Obrador Mexikoko presidenteak adierazi zuen notifikaziorik ez zuela jaso. 
 
Antonio Aguilar-ek, Tuxpaneko alkateak, ziurtatu zuen enpresak jada 40 milioi dollar inbertitu zituela proiektuan eta lurra, baimenak eta obra hasteko logistika bazutela. Bertan behera utzi zuen proiektua Iberdrolak ordea, bertako Comision Gederal de Electricidad-arekin (elektrizitate komisio jenerala) ezin izan zuelako kontraturik lortu, haiei energia saldu ahal izateko.