Bukatu da EAJren txanda eta PSE-EEk ekingo dio orain bereari. Patxi Lopezek azkar egin nahi du bidea eta Ajuria Enera laster iritsi. Horretan saiatuko ei da PPrekin, eta ez dirudi popularren aurrean gauza askotan amore ematekotan direnik, ez behintzat Arabako Diputazioa eta gisakoekin. Egunerokoan, ordea, derrigor nabaritu beharko da haien sostengua, bestela jai du. PPren konfiantza hori da: “Orain bai, tori, baina itxaron, beharko nauzu eta”. Inozoa litzateke legealdiari begira eskuartean duen gozokia lurrera erortzen uztea. Eta, jakina, Lopezek izango du bere beharra. Trago txar bat baino gehiago pasatu beharko dute PSE-EEn ikusmolde baskistena dutenek.
Baina popularren sostenguaz gain, Lopezek jeltzaleena ere bilatuko du, eta lortu ere bai sarri. Landu duen zentralitate diskurtsoari kolpe latza emango dio orain PSE-EEk, eta bere Itaca gobernutik berriz zentralitate hori bilatzea izango da. Krisiari aurre egiteko, nola esan ezetz jeltzaleek, Lopezek ‘zentzuzko’ zerbait jarriko duenean mahaiaren gainean? Edo hizkuntza politikan, nola ezezkorik luzatu Lopezi, honek Euskararen Aholku Batzordean –jeltzale eta sozialistak ardatz– adostutako printzipioak mahai gainean jarriz gero? Edo biktimen politikaren inguruan, edo kutxen batasunari begira... Izango da zertan esan ezetz, seguru, baina ez da samurra jeltzaleen talde parlamentarioa denari ezezkoa luzatzen irudikatzea. Areago gero diputazioak ere gobernatu behar direnean, edo Bilboko Udala, edo...
Irudikagaitzagoa da Juan Jose Ibarretxe oposizio buru lanetan, areago 1998tik lehendakari denean. Eta areago hurrengo hauteskundeetarako EAJren hautagaia izango ez denean. Bai, gehientsuenek interpretatu dute bera funtsezkoa izan dela EAJren garaipenerako, eta hala izan da, zalantza barik, baina asko dira EAJk ondo lotu duela pentsatzen dutenak. Hauteskunde gaueko Iñigo Urkulluren agerpen nagusitasuna aski adierazgarria izan zen. Beraz, badu zentzurik pentsatzea, azkenean EAJ oposiziora badoa, Ibarretxek denbora bat iraungo duela oposizio buru gisa, baina kargu hori gero beste norbaitek ordezkatuko duela. Izenen dantza hor ibili da hauteskunde kanpainan eta oihartzun horiek ez dira oraindik itzali: Andoni Ortuzar, Jose Luis Bilbao, Izaskun Bilbao...
Lehendakaritza laburra iragartzen zaio Patxi Lopezi, bi urtekoa, eta gehienez hirukoa; krisiak Zapatero aurrez aurre eramaten ez badu, 2012an Espainiako Legebiltzarrerako hauteskundeak izango liratekeelako, eta 2011rako PPren eta PSOEren lehiak irentsiko duelako EAEko bien arteko ituna. Ordurako eginda izango diren udal eta foru hauteskundeak osorik gainditzea lortuz gero behinik-behin.
Informazio gehiago Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 gune berezian.
2004an Ertzaintzak "antiterrorismoari buruzko formakuntza" jaso zuen AEBetako funtzionarioen eskutik, AEBetako Estatu Departamentuak desklasifikatu duen dokumentu batean agertzen denez. José María Aznarren gobernuak AEBetako nazioarteko politikei eta... [+]
Artur Mas eta Juan Jose Ibarretxe. Bi lehendakari, bi ibilbide, amets bat: herrien erabaki eskubidea. Kataluniakoa nola doan azaldu zuen Masek, hemengorako bere klabeak Ibarretxek. Eta atzoko Kursaalen Joxe Elorrietaren izpiritua falta zen.
Kataluniako prozesua eta erabakitzeko eskubidea hizpide izango dute gaur arratsaldean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Artur Mas Kataluniako presidenteak Donostiako Kursaalen. Hitzaldiaren leku guzti beteta dagoenez, 19:00etatik aurrera zuzenean jarraitzeko aukera izango da... [+]
2004KO ABENDUAREN 30a, Eusko Legebiltzarrak Ibarretxe Plana onartu zuen Batasunaren ezinbesteko hiru botorekin –hiru alde hiru aurka–, honek aurreko aste eta hilabeteetan planaren aurkako jarrera argia erakutsi zuen arren. Ezustekoa tamainakoa izan zen euskal... [+]
Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakari ohia, Gemma Zabaleta PSEko kide eta Gizarte Politiketarako sailburu ohia, eta Floren Aoiz Sorturen Iratzar Fundazioko zuzendaria bildu ditu Gure Esku Dago ekimenak Bilbon antolatutako mahai-inguruak. Erabakitzeko eskubidearen alde agertu... [+]