argia.eus
INPRIMATU
Ibarbengoako parkingaren aurkako manifestazioa egingo da larunbatean
  • Azken asteotan Ibarbengoako parkingaren obren hasierak oihartzun zabala izan du Getxon zein beste txoko batzuetan. Erresistentzian jarraitzen dute hainbat auzokidek, Tosuko landagunea biziberritzen. Azaroaren 11n manifestazioa egingo da goizeko 12:30ean Telletxe plazatik irtenda.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko azaroaren 07a

"Azpiegitura faraoniko hau, inposatutako proiektuaren iceberga besterik ez da", azaldu zuten joan zen larunbatean eginiko agerraldian bi auzokidek. Udal Gobernuak herritarren desadostasunei behin eta berriro muzi egiten dietela salatu zuten; auzoetako arnasguneak desegin eta "poltsikoak diruz betetzen" dituzten bitartean. Getxoko auzoetako herritarren ahotsa entzuteko garaia dela uste dute, ez dutelako itxurakerian oinarritutako herri bat nahi: "Bizitzaz betetako Getxo bat nahi dugu". 

Horregatik, eta parkingaren aurka, azaroaren 11n Getxoko puntu desberdinetatik irtengo den manifestazioan parte hartzeko dei egin zuten auzokideek, edonorren atxikimendua ongi etorria izango dela adieraziz. "Asko gara eta bizirik gaude! Ibarbengoako parkingari ez". 

Albiste hau Topatuk argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra