argia.eus
INPRIMATU
Ibaien emariak Nafarroa hegoaldean sortzen du orain kezkarik gehien
  • Asteburuan Arga ibaiak gainezka egin eta arazo ugari eragin ditu Iruñean, Burlatan, Atarrabian eta Uharten. Kezka Nafarroa hegoaldera zabaldu da, baina urak ez du oraingoz arazo handirik sortu.

Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko ekainaren 10
Argak gainezko egin du hainbat lekutan (Argazkia: EFE)

Nafarroako Gobernuko teknikariek jakinarazi dutenez, goizaldea "uste baino lasaiagoa" izan da Funes inguruko herrietan. Ikastetxe bat itxi behar izan duten arren, Funesko alkate Isidro Velascok esan du egoera "egonkor" dagoela, ibaia oraindik "hazten" ari den arren.

Funestik behera urak kalte txikiagoak eragingo dituela diote teknikariek. Aragoi eta Ebro ibaien emaria aurreikusi baino txikiagoak dira, eta arazorik gabe hartuko dituzte Argaren emariak. Zentzu horretan, ibaiari begira dauden arren, Castejonen eta Tuteran ez dira uholde handiak espero.

Ebroko Konfederazio Hidrografikoko presidente Xavier de Pedroren hitzetan, ur emaria oso handia den arren, ez dirudi kalte handiak eragingo dituenik.

Ibaiek errepide sarean eta ibai ondoko laborantza-lurretan eragin dituzte kalterik handienak.

Uneotan Belateko tunelak (N-121-A) eta Landabengo poligonoan sartzeko errepidea (NA-30) itxita daude. Baita bigarren mailako errepideetako zati batzuk ere: Iruñeko ingurabidea (11. kilometroan), NA-6120 (Lerin-Berbintzana), NA-6140 (Tafalla-Miranda Arga), Na-1300 (Irurtzundik Gipuzkoarako tartean), NA-2306 (Burlata sarreran), NA-2410 (Sakanan), NA-6100 (Artederreta eta Martzilla artean) eta NA-6631 (Funesen).

Unean uneko trafikoa Nafarroako errepideetan (mapa).

Nafarroako ibaien ur emariari buruzko informazioa (mapa).

Kalte handiak Iruñerrian

Igandean metro karratuko 60 litro ur pilatu da Iruñerrian, aurreikusi baina askoz ere gehiago, eta azken urteetako uholderik handienak sortu ditu horrek. Kalte material ugari eragin ditu urak, baina biktimarik ez da izan.

Larrialdi zerbitzuek urbanizazio bereko 30 pertsona inguru erreskatatu behar izan zituzten Uharten.

Uholdeak Nafarroan argazki galeria (EITB)

Lapurdin ere bai

Ezpeletan, Senperen, Azkainen, Bidarten eta Angelun ere uholdeak izan dira. Suhiltzaileek 100 irteera egin dituzte, EITBk jakinarazi duenez: