argia.eus
INPRIMATU
Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”
  • Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.

Euskalerria irratia @fm983irratia Unai Lako Goñi 2024ko abenduaren 27a

Atarrabian egingo den azkeneko Hatortxu Rock jaialdia egingo da larunbat honetan. Estilo desberdinetako hamazazpi taldek parte hartuko dute eta ateak 15:30ean irekiko dira, sarrerak agortu dituen kontzertu erraldoiaz gozatzeko.

Jendez lepo egongo da karpa, hala ere oraindik ere txandak betetzeko hutsuneak daude, Ibai Ripodas antolaketa taldeko kideak azaldu digunez.

1999. urtean egin zen lehenengo aldiz Hatortxu Berriozarren. Ordutik ibilbide oparoa izan du eta euskal presoen eskubideak defenditzeko zita garrantzitsuan bihurtu da.

Uztaileko azkeneko asteburuan emango zaio itxiera behin betiko Hatortxu Rock jaialdiari Lakuntzan. Berezia izango dela iragarri dute antolatzaileek.

Larunbata honetan egingo du Hatortxuk bere azken aurreko pausoa Atarrabian. Eta Metropoli Forala saioan Ibai Ripodas antolatzailearekin mintzatu gara.