Gernika-Lumoko Lizeo antzokian jokatu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa. Saioa irabaztearekin bat, finalaurrekoetara sailkatu da gernikarra.
Bertsozalez gainezka egon da Gernika-Lumoko Lizeo antzokia. Honako sei bertsolari hauek aritu dira areto beteari kantatzen:
Lan puntuagarri guztiak egin ostean, Ibai Amillategi Omaetxebarria izan da puntu gehien batu dituena: 479 puntu. Beraz, Lemoako finalaurrekora zuzenean sailkatu da, azaroaren 25ean jokatuko dena. Gainontzeko bertsolariek, puntuazioaren arabera izango dute hurrengo fasean kantatzeko aukera. Honela geratu dira saioko puntuazioak:
Itxaro Juaristi Olaetxeak egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile honako hauek aritu dira: Ainhoa Arregi Elosua, Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre, Graxi Arregi Leonardo, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa eta Mirari Azula Aurrekoetxea. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga egon da.